1. |
Ilbehera
04:19
|
|||
Lehenak ezti kolore busti gorriz
gozatu zidan mingaina,
enuen beste aukerarik izan
zerbezetan ito baina.
Bigarrenak maite ninduen...
...maite ninduen inork ez bezala,
horregatik bertan urkatu nuen
ilargi bezain zuri utzi arte azala.
Izarrei begira, ilargia hil nuen.
Hirugarrenak haragitan nahi zuen
ene amodio zama,
laugarren eta bosgarrenak ordea
doi-doian irentsi zuten bala.
Seigarrenak bazirudien
venus Berara etorria zela,
eskuetan irrist egin zen arte
izarren hautsa balitz bezela
Izarrei begira, ilargia hil nuen.
Ilargia hil nuen.
Amak errandako egi bakoitzagatik hanka hiru aldiz sartu nuen.
Ilargia hil nuen.
**
|
||||
2. |
Akerrak Dio
02:42
|
|||
Beti,
beti keinuka erran dizut
begi amildu hauekin
eta zuk berriz ene ahotik entzun nahi.
Ordea nik ez dut hitz fitxik,
entzun ahalko duzun hitz fitxik,
akerrak eztulka bota zizkidan hotsak soilik dakizkit.
Akerrak adarrak oker oker okerrak ditu!
Ditu!
Beti,
beti kolpeka erran didazu
izar begi horiekin
eta nik berriz zure ahotik entzun nahi.
Ordea nik ez dut hitz fitxik,
entzun ahalko duzun hitz fitxik,
akerrak eztulka bota zizkidan hotsak soilik dakizkit.
Akerrak adarrak oker oker okerrak ditu!
Ditu!
Hitzak ezin deus erranak dio...
Akerrak dio, so egin nire adar okerrei!
**
|
||||
3. |
Nabala Meta
02:31
|
|||
Inkisidore, fraile traidore,
traidore makur zilbor irensle.
Irensle asekaitz, begia bekaitz,
hitzez limurtzen da sotanan... nabala daramala.
jo ta bertan hil
jo ta bertan hil
Eskolara umea darama,
darama hutsa den zama.
Zamarik ez du gogoan
argi koroa jantzi du... nabala...
jan
eta edan
ene
gorpu
santu uger gaitza, ustel gaitza, zornegabea
biluztu
eta
ikus
ene bederatzi hatzbetekoa.
jo ta bertan hil
jo ta bertan hil
**
|
||||
4. |
Bizi Ala Hil
02:49
|
|||
Bizi, iraun,
etsaiak erran,
erran beza nahi duena,
harek hilik nahi hau soilik.
Etsaiak jota nahi zaitu,
etsaiak ahul nahi zaitu,
etsaiak makur nahi zaitu,
etsaiari heriotza!
Bizi ala hil!
Bizi, erein,
uzta erreta,
erreta balego ez bezala,
harek gosez nahi hau beti.
Bizi ala hil! Bizi ala hil!
Bizi ala hil! Bizi ala hil!
...eta erein.
Lur zahar honetan.
Bizi ala hil!
Bizi!
**
|
||||
5. |
||||
Bizi pozari oihuka,
bizi pozari oihuka nabil.
Bizi pozari oihuka,
bizi pozari oihu ta deiadarka.
Bizi minari saingaka,
bizi minari saingaka nabil.
Bizi minari saingaka,
bizi minari saingaka eta autsikika.
Errandako,
errandako egi hoiek.
Errandako lore hoiek
hustubidean zimeldu dira.
Ez!
Bizi izandakoa ez dadila gal. Ez.
Erran loreek nehoiz ez dute autsiki eginen.
Bizi pozari oihu deiadar!
Bizi minari autsiki sainga!
**
|
||||
6. |
Erranak Erran
03:00
|
|||
Erran maite,
erran bihotz, kea artean gorde dituzun,
hotsen fina, hotsen mina, hotsen grina.
Erran maite, erran orain.
Erran nehoiz ausartu etzaren erran horren
erran mina. Minaren erran hori? Hori errana den?
Erran ene
erran, erran,
erran belarri hauei ozen
erran makur, erran gogor, erran anker.
Erran otoi,
erran berriz
erran beharren erran zimelak zer dion
nola dion, zer dion, badion?
Erran! Erran damua!
Erraiak jan dizkizun damu berbera!
Ahoa zilar hariz josi dizun damu berbera!
Begietara ezin so egiten dizun damu berbera! Berbera!
...eta bularra irekiko dut zure errana entzun arte.
**
|
||||
7. |
||||
Sasikumeak hyena dantzan
eroriko diren azal pusketen zain,
irriek nekez erranen dute
begiek ez dioten zerbait.
Jauziaren truk zabal sexua
arima ordaintzeko sosik ez dagonean,
elkar larrutuko dira bai
ama begira ez denean.
Soilik bat gehio, autsiki bat gehio,
soilik bi gehio, autsiki bi gehio,
soilik bizitzeko.
Egun argitan dantza baldarrak
lokatza odol tantez nahasten denean,
izarrak hatzez ukitu nahiez
begiak ateratzen dira.
Zerbeza epela ez da nahikoa,
bota whiskya ausarki zaurira,
hogei zigarrorekin ere
ez duk gaiztatuko ebakia.
Eta horrela bizitzen gara,
hustuz ta hustuz gure hilobia,
irudimena ito dugu
arrenkura eta minaz.
Soilik bat gehio, autsiki bat gehio,
soilik bi gehio, autsiki bi gehio,
soilik bizitzeko.
**
|
ZaKillers! Bera, Spain
ZaKillers SextySexers-en anaia txikia modukoa da, anaia bihurri eta
kaskagogorra.
ZaKillers ganberrismoa da, ganberrismo ilustratua.
kontzertuak:
IV19 DONOSTIA
V3 ANDOAIN
VI15 BERGARA
... more
Streaming and Download help
If you like ZaKillers!, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp