We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

HYENA

by ZaKillers!

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Ilbehera 04:19
Lehenak ezti kolore busti gorriz gozatu zidan mingaina, enuen beste aukerarik izan zerbezetan ito baina. Bigarrenak maite ninduen... ...maite ninduen inork ez bezala, horregatik bertan urkatu nuen ilargi bezain zuri utzi arte azala. Izarrei begira, ilargia hil nuen. Hirugarrenak haragitan nahi zuen ene amodio zama, laugarren eta bosgarrenak ordea doi-doian irentsi zuten bala. Seigarrenak bazirudien venus Berara etorria zela, eskuetan irrist egin zen arte izarren hautsa balitz bezela Izarrei begira, ilargia hil nuen. Ilargia hil nuen. Amak errandako egi bakoitzagatik hanka hiru aldiz sartu nuen. Ilargia hil nuen. **
2.
Akerrak Dio 02:42
Beti, beti keinuka erran dizut begi amildu hauekin eta zuk berriz ene ahotik entzun nahi. Ordea nik ez dut hitz fitxik, entzun ahalko duzun hitz fitxik, akerrak eztulka bota zizkidan hotsak soilik dakizkit. Akerrak adarrak oker oker okerrak ditu! Ditu! Beti, beti kolpeka erran didazu izar begi horiekin eta nik berriz zure ahotik entzun nahi. Ordea nik ez dut hitz fitxik, entzun ahalko duzun hitz fitxik, akerrak eztulka bota zizkidan hotsak soilik dakizkit. Akerrak adarrak oker oker okerrak ditu! Ditu! Hitzak ezin deus erranak dio... Akerrak dio, so egin nire adar okerrei! **
3.
Nabala Meta 02:31
Inkisidore, fraile traidore, traidore makur zilbor irensle. Irensle asekaitz, begia bekaitz, hitzez limurtzen da sotanan... nabala daramala. jo ta bertan hil jo ta bertan hil Eskolara umea darama, darama hutsa den zama. Zamarik ez du gogoan argi koroa jantzi du... nabala... jan eta edan ene gorpu santu uger gaitza, ustel gaitza, zornegabea biluztu eta ikus ene bederatzi hatzbetekoa. jo ta bertan hil jo ta bertan hil **
4.
Bizi Ala Hil 02:49
Bizi, iraun, etsaiak erran, erran beza nahi duena, harek hilik nahi hau soilik. Etsaiak jota nahi zaitu, etsaiak ahul nahi zaitu, etsaiak makur nahi zaitu, etsaiari heriotza! Bizi ala hil! Bizi, erein, uzta erreta, erreta balego ez bezala, harek gosez nahi hau beti. Bizi ala hil! Bizi ala hil! Bizi ala hil! Bizi ala hil! ...eta erein. Lur zahar honetan. Bizi ala hil! Bizi! **
5.
Bizi pozari oihuka, bizi pozari oihuka nabil. Bizi pozari oihuka, bizi pozari oihu ta deiadarka. Bizi minari saingaka, bizi minari saingaka nabil. Bizi minari saingaka, bizi minari saingaka eta autsikika. Errandako, errandako egi hoiek. Errandako lore hoiek hustubidean zimeldu dira. Ez! Bizi izandakoa ez dadila gal. Ez. Erran loreek nehoiz ez dute autsiki eginen. Bizi pozari oihu deiadar! Bizi minari autsiki sainga! **
6.
Erran maite, erran bihotz, kea artean gorde dituzun, hotsen fina, hotsen mina, hotsen grina. Erran maite, erran orain. Erran nehoiz ausartu etzaren erran horren erran mina. Minaren erran hori? Hori errana den? Erran ene erran, erran, erran belarri hauei ozen erran makur, erran gogor, erran anker. Erran otoi, erran berriz erran beharren erran zimelak zer dion nola dion, zer dion, badion? Erran! Erran damua! Erraiak jan dizkizun damu berbera! Ahoa zilar hariz josi dizun damu berbera! Begietara ezin so egiten dizun damu berbera! Berbera! ...eta bularra irekiko dut zure errana entzun arte. **
7.
Sasikumeak hyena dantzan eroriko diren azal pusketen zain, irriek nekez erranen dute begiek ez dioten zerbait. Jauziaren truk zabal sexua arima ordaintzeko sosik ez dagonean, elkar larrutuko dira bai ama begira ez denean. Soilik bat gehio, autsiki bat gehio, soilik bi gehio, autsiki bi gehio, soilik bizitzeko. Egun argitan dantza baldarrak lokatza odol tantez nahasten denean, izarrak hatzez ukitu nahiez begiak ateratzen dira. Zerbeza epela ez da nahikoa, bota whiskya ausarki zaurira, hogei zigarrorekin ere ez duk gaiztatuko ebakia. Eta horrela bizitzen gara, hustuz ta hustuz gure hilobia, irudimena ito dugu arrenkura eta minaz. Soilik bat gehio, autsiki bat gehio, soilik bi gehio, autsiki bi gehio, soilik bizitzeko. **

credits

released April 17, 2013

ZaKillers gara:
julen Irazoki: gitarra
xiker Salaberria: baxua
inaxio Agara: bateria
mikel Larratxe: ahotsa

joseba B. Lenoir: gitarra kosmikoa 'Bizi Ala Hil' abestian.
cleve/TheCapaces: gitarra hiltzailea 'Labana Meta' abestian.

iñigo Irazoki: grabaketa eta nahasketa Sorotan Babies-en lokalean (Sara, La.)
jonan Ordorika: masterizazioa (Mamia Mastering, Azkarate, Na.)

kanta guztiak: j.Irazoki, x.Salaberria, i.Agara eta m.Larratxe
hitz guztiak: m.Larratxe

ZaKillers-ek 2011-2012 bitartean landu eta ondua Berako Aduanan (Na.). Zenbait kantek Joseba B.Lenoir-en belarri zorrotza izan dute produktore eta Iñigo Irazokiren pazientzia amaigabea lagun izan dugu disko erregistratzerako garaian.

diseinua: larratxe.tumblr.com












ZaKillers·2013
lg ss·605·2013

license

all rights reserved

tags

about

ZaKillers! Bera, Spain

ZaKillers SextySexers-en anaia txikia modukoa da, anaia bihurri eta kaskagogorra.


ZaKillers ganberrismoa da, ganberrismo ilustratua.

kontzertuak:
IV19 DONOSTIA
V3 ANDOAIN
VI15 BERGARA
... more

contact / help

Contact ZaKillers!

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like ZaKillers!, you may also like: