Hyena Dantza (Zaztak Erauna)

from by ZaKillers!

/
  • Streaming + Download

    Includes unlimited streaming via the free Bandcamp app, plus high-quality download in MP3, FLAC and more.

      €1 EUR  or more

     

lyrics

Sasikumeak hyena dantzan
eroriko diren azal pusketen zain,
irriek nekez erranen dute
begiek ez dioten zerbait.

Jauziaren truk zabal sexua
arima ordaintzeko sosik ez dagonean,
elkar larrutuko dira bai
ama begira ez denean.

Soilik bat gehio, autsiki bat gehio,
soilik bi gehio, autsiki bi gehio,
soilik bizitzeko.

Egun argitan dantza baldarrak
lokatza odol tantez nahasten denean,
izarrak hatzez ukitu nahiez
begiak ateratzen dira.

Zerbeza epela ez da nahikoa,
bota whiskya ausarki zaurira,
hogei zigarrorekin ere
ez duk gaiztatuko ebakia.

Eta horrela bizitzen gara,
hustuz ta hustuz gure hilobia,
irudimena ito dugu
arrenkura eta minaz.

Soilik bat gehio, autsiki bat gehio,
soilik bi gehio, autsiki bi gehio,
soilik bizitzeko.































**

credits

from HYENA, released April 17, 2013
julen Irazoki: gitarra eta koroak
xiker Salaberria: baxua eta koroak
inaxio Agara: bateria eta perkusioak
mikel Larratxe: ahotsa

musika: j.Irazoki, x.Salaberria, i.Agara, m.Larratxe
hitzak: m.Larratxe

grabaketa eta nahasketa: iñigo Irazoki
masterizazioa: jonan Ordorika

tags

license

all rights reserved

about

ZaKillers! Bera, Spain

ZaKillers SextySexers-en anaia txikia modukoa da, anaia bihurri eta kaskagogorra.


ZaKillers ganberrismoa da, ganberrismo ilustratua.

kontzertuak:
IV19 DONOSTIA
V3 ANDOAIN
VI15 BERGARA
... more

contact / help

Contact ZaKillers!

Streaming and
Download help